Publicador de contenidos

Atrás

Herritarrei zuzendutako energia ekintzak

Abenduaren 14 asteazkenean

11·12·2016


Tolosaldeko energia plana abian da eta eskualdeko energia-balantzea hobetzeko eta gizarteak, oro har, dituen zalantzei erantzuna emateko hainbat ekintza antolatuko dira.

Abenduaren 14ean, asteazkena,  herritarrei zuzendutako ondorengo ekintza antolatuko da BIDANIA-GOIATZEN:

 

ABENDUAK 14, asteazkena

11:00 – 13:00 Udaletxean

17:00 – 19:00 Udaletxean

 

ENERGIA BULEGOA AHOLKATU

Kontsumitzaileen energiari buruzko zalantzak entzun eta argitzeko zerbitzu askea eta profesionala da. Hain zuzen ere fakturazioari buruzko azalpenak, kontratazioa, eraginkortasun neurriak, energia berriztagarrien aukerak, diru-laguntzak, etab. argitzeko zerbitzua da.

 

OHARRA: Fakturazioari buruzko informazioa nahi izan ezkero, fakturak ekarri beharko dituzue.