Publicador de contenidos
Atrás

BEGIRALEAK BEHAR DIRA

2017. urteko udalekuak antolatzeko

01·05·2016


Bidania-Goiazko Udalak 2017. urteko udalekuak antolatzeko BEGIRALEAK behar ditu, udako ekintzetan 3-14 urteko gazteentzat.

Udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 21 arte izango dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Hautaketa egiteko garaian honako baldintza hauek izango dira kontutan:

- 18 urte beteta edukitzea


- BALORAZIO IRIZPIDEAK ETA PUNTUAZIOA
1. Euskara egoki menperatzea. PL 2a gutxienez izatea. Honela ez bada burutuko den elkarrizketan frogatu beharko du menperatze maila.

2. Herriaren ezagutza baloratuko da.
  - 2 puntu gehienez. Elkarrizketa bidez baloratuko da.

3. Begirale ikasketak edota hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak.
  - Begirale ikastaroa izatea: 3 puntu
  - Hezkuntzarekin zerikusia duen ikasketak: 2 puntu

4. Eskarmentua izatea:
  - Udaleku ekitaldi bakoitzeko puntu bat. Gehienez 5 puntu

 

Izena emateko epea: maiatzaren 26 arte udaletxean