Publicador de contenidos
Atrás

Bideoa

Atzoko protesta zaratatsuarekin, herrian salatu duten eraso matxistaren biktimari babesa erakutsi diote bidania-goiaztarrek.

17·04·2020


Matrakak emakume taldeak protesta zaratatsura deitu zituen herritarrak, "aurreko ostiralean herrian izandako eraso matxistaren aurka azaltzeko". Atzo arratsaldeko 20:30ean zen hitzordua eta etxeko leiho eta balkoietatik lapiko, txistuak edo bakoitzak etxean zuena astintzeko deia egin zuten. Bost minutuko protesta bazen ere, ia 10 minutura luzatu zuten herritarrek.

Matrakatik eskerrak eman dizkiote herritarrei, "eraso matxistari erantzun bikaina" emateagatik.