Publicador de contenidos
Atrás

Gaurtik aurrera nola atera gaitezke kalera?

Hemen betebeharreko arauak:

25·05·2020


Gaur deseskalatzearen 2. fasean sartu gara. Alor askotan orain arte izan ditugun neurriak leunduko dira eta deseskalatze prozesuan beste pauso bat emango dugu. Hortaz, gaurtik aurrera ondorengo arauak izan beharko dira kontuan:

 

1.- Maskarillak:

  • Sei urtetik gorako pertsonek, maskarilak erabiltzea derrigorrezkoa izango dute. Maskarilak garraio publikoan eta bi metroko distantzia gordetzea ezinezkoa den espazio eta eremu guztietan eraman beharko dira, irekiak zein itxiak. Maskarila horiek kirurgikoak izatea komeni da, ahal den kasuetan.
  • Hiru eta sei urte bitarteko haurren kasuan, ez da derrigorrezkoa, baina erabiltzea gomendatzen da.
  • Arnasa hartzeko eta bestelako osasun arrazoiengatik edo jarduera zehatz batzuk egin ahal izateko erabiltzea ezinezkoa den kasueran, ez da derrigorrezkoa izango.

2.- Mugikortasuna eta ordutegiak:

Azken astean bezala, probintzia barruko mugikortasuna librea izango da. Hori bai, probintzia batetik bestera arrazoi sozioekenomikoengatik soilik pasa ahal izango da. Bidania-Goiatzen ez da ordu mugarik egongo, baina jarduera ezberdinetarako ordutegiak zituzten herrietan, solik ondokoa izan beharko da kontuan: 70 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute espazio publikoan 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. 

 

3.- Bilkurak:

Gaurtik aurrera etxeetan 15 pertsona arteko bilkurak egiteko modua izango da, familia bereko pertsonen zein lagunen artean. Lokal pribatuetan eta erabilera publikoko gure irekietan biltzeko aukera ere egongo da. Beti ere, distantziak eta prebentzio baldintzak betez egin beharko dira.

 

4.- Ostalaritza eta elkarte gastronomikoak:

  • Taberna eta jatetxeek, terrazez gain, barruko espazioak irekitzeko aukera izango dute. Bi kasuetan, gehienez %50eko edukierarekin, barruan mahaietan eserita soilik egon ahal izango da eta beti, beharrezko distantzia eta higiene neurriak hartuta.
  • Elkarte gastronomikoei dagokienean, %50eko gehienezko edukierarekin funtzionatu ahal izango dute, baina beti, ostalaritzari dagozkion segurtasun eta higiene neurriekin.

 

5.- Saltokiak:

Dendek edukieraren %40arekin egin ahal izango dute lan.

 

​6.- Kultura eta aisialdia:

Espazio txikietan, kultura eta aisialdia berreskuratu ahal izango da. Museoak edukieraren %50arekin jardun ahal izango dute, eta kultur etxe, antzoki, zinema eta antzekoek edukieararen %30arekin, gehienez 50 pertsona bilduz. Eta beti, dagozkien segurtasun neurri guztiak betez.

 

​7.- Turismo aktiboa eta natura:

Turismo aktibo eta naturalarekin berriro hastea baimenduko da, gehienez, 20 pertsonako taldeetan.

 

8.- Herritarrekin topatzean zer?
Edozein adinetako herritar bat ikustean, kaso egin eta aurrera jarraitu. Geldirik ahalik eta denborarik gutxiena egotea gomendatzen da.

 

9.- Kontuan hartzekoak:

  • Berrogeialdian gaxo dauden edo koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak dituztenak etxetik ez ateratzea gomendatzen da.
  • Puntako edo jende gehieneko orduak saihesten ahalegintzea gomendatzen da.
  • Zentzuz eta arduraz jokatu behar da beti.

 

10.- Zintzo jokatu:
Guztiok arauak zorrotz betetzea eskatzen da, horrela aurre egingo baitiogu egoera honi. 

 

 

Arau hauek ‘Deseskalada’ deitu dioten prozesuko bigarren faserako izango dira, gaurtik, maiatzaren 25etik, ekainaren 7ra bitartean. Ondoren beste arau batzuk ezarriko dituztela esan dute.

Hori bai, aurrekoak laburpenak dira, informazio guztia ondoren loturetan dago: