Publicador de contenidos
Atrás

Covid-19 bandoa

.

16·07·2020


2020ko ekainaren 18ko Aginduak, Osasun sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, aipatzen du aurreikusitako prebentzio-neurriei jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo zaiela, epidemiologia eta osasun egoeraren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko, beharrezkoak diren neurri osagarri guztiak ezarri ahal izango dituelarik.

Horrela, egoera epidemiologikoak bilakaera azkarra izan du azken egunotan Euskal Autonomia Erkidegoko eremu jakin batzuetan eta ondorioz, komeni da kontrol eta prebentzio neurri gehigarriak hartzea,  gaixotasunak biztanleengan izan dezakeen kutsagarritasuna murritzeko eta pandemiaren agerraldia geldiarazteko.

Horrenbestez, uztailaren 15eko Aginduak beste neurrien artean  honakoak ebatzi  ditu:

 

 

SEGURTASUN ETA PREBENTZIO NEURRIAK

 

Maskarak erabiltzeko derrigortasuna

1.– Pertsonen arteko tartea edozein dela ere, nahitaezkoa izango da maskara erabil­tzea, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan, bai erabilera publikoko gune itxietan edo jendearentzat irekita dauden lekuetan, eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu daitekeenean.

2.- Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, tabernak eta txo­koak barne, maskara erabiltzeko betebehar hori jateko edo edateko unean bakarrik kentzen da. Bestela, erabili egin beharko da.

3.– Hondartzetan eta igerilekuetan, bainua hartzen ari garen bitartean edo eremu zehatz batean bagaude, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu badaiteke. Hondartzetan eta igerilekuetan joan-etorriak egi­teko eta paseatzeko, maskara erabili beharko da. Pertsona-taldeek gehienez ere hamar lagunekoak izan beharko dute, eta pertsonen arteko tartea errespetatu beharko dute beti.

4.– Derrigor maskara behar bezala erabili behar da, sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (barne) estaliz.

5.– Erabili beharreko maskara motak ez du arnasa egiteko balbularik izan beharko, salbu eta maskara mota hori gomendatuta egon daitekeen erabilera profesionaletan.

6.– Establezimendu, espazio edo lokalen titularrek bermatu   beharko dute beren espa­zioetan bete egiten dela betebehar hori.

 

 

GAZTEEN LONJAK ETA ANTZEKOAK

 

Debekatuta dago gazte-lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan edozein jarduera egitea.

Beraz, Bidania Goiazko gazte lokala gaurtik itxita gelditzen da, agindu honen indarraldiak irauten duen bitartean.

Ostalaritzako establezimenduak edo antzekoak ez diren espazio publikoetan edo kalean taldean edatea osasungaiztasun-egoeratzat hartuko da.

 

 

  OSTALARITZA ESTABLEZIMENDUAK ETA ZERBITZUAK, JATETXEAK, TXOKOAK ETA ELKARTE GASTRONOMIKOA

 

Edukieraren muga kentzen da, baldin eta bermatzen bada 1,5 metroko distantzia fisikoa dagoela mahaien artean edo, hala badagokio, mahai-multzoen artean. Gehieneko okupazioa hamar pertsonakoa izango da mahai edo mahai-multzo bakoitzeko.

Barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen edo bezero-taldeen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa gordez gero.

Koktelak eta buffetak egin daitezke, gehienez ere 25 laguneko taldeetan.

Betiere ziurtatu beharko da bezeroen arteko segurtasun-tarte egokia mantentzen dela, estable­zimenduaren barruko barran zein mahaietan, bai eta establezimendu horien kanpoaldean ere.

Egungo egoerak eta agindu honen indarraldiak irauten duten bitartean, Bidania Goiazko Udalak Ostalaritza establezimendutan ordutegia murriztu du eta asteburu honetatik aurrera 02:00etarako itxita egongo dira herriko tabernak.

 

Gogoratu indarrean diren gainerako kautela eta babes-betebeharrak errespetatu behar direla.