Publicador de contenidos
Atrás
Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin bilera
Ekainaren 15ean izango da
10·06·2022
Bidania-Goiazko udalak 2021eko azaroaren 24ean ur hornidura zerbitzua Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren esku uzteko erabakia hartu zuen.
Kudeaketa-aldaketa uztailaren 1ean jarriko da abian.
Eta Kontsortzioaren kudeaketa berriak ekarriko dituen aldaketei buruzko informazioa emateko, Ur Kontsorzioaren eurkezpen bat egingo da.
- Eguna: 2022ko ekainak 15
- Ordua: iluntzeko 20:00etan
- Tokia: Ikastetxeko harrera gelan.
Bertan izango zaretelakoan, agur bat.