Publicador de contenidos
Atrás

Tipi tapa atera dira kalera

Saiaz Mankomunitateak Tipi-Tapa Bidania-Goiatz programa martxan jarri du, herritarren artean ohitura osasuntsuak bultzatzeko.

29·11·2019


 

 

Tolosaldeko Atarian lehen saioko argazki galeria.

 

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak herritarrak mugimenduan jarri nahi izan ditu eta gaur egin dute Tipi-Taparen lehen saioa. 10:30ean Bidaniako frontoian bildu dira, eta barruan hizketalditxoa egin ondoren, industriagune aldera joan dira paseo bat ematera. Saioarekin amaitzeko, Kontzeju tabernan hamaiketakoa egin dute.

Tipi-Tapa programa hau herriko eragile ezberdinekin batera jarri da martxan, gaur esaterako, herriko gizarte langileak, medikua eta udal ordezkaria ere bertan izan dira.

Hurrengo saioa abenduaren 20an izango da eta parte hartu nahi dutenek izena emateko Saiaz mankomunitateko 943 68 11 28 telefono zenbakira deitu beharko dute.