Publicador de contenidos
Atrás

UDA 2021 - EKINTZAK

Parte hartzaileentzako informazioa:

30·05·2021


Bidania-Goiazko Udalak, aurten normaltasun berrian bada ere, udako oporraldian "UDA-2021"ko ekintzak martxan jartzeko asmoa du, beti ere, gaur egungo osasun egoera eta balintzak kontutan hartuta bideragarria bada. Helburua, herriko ume eta gaztetxoek lagun giroan ondo pasatzea eta bide batez gauza berriak egiten ikastea, beti ere oporraldiko kutsua emanaz.

Egunak: uztailaren 5etik 30 arte.

Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Parte hartzaileen adina: 3tik 14 urte arte.

Kuota: 60€/parte hartzaileko
           Famili ugarien kasuan, hirugarren haurrak 40 euroko kuota ordainduko du.

 

Udaleku egitarauan barne antolatzen diren irteen kostua parte hartzaileek bereganatuko dute.

 

Interesatuek izena eman dezakete ekainaren 18a arte Udaletxean.

 

Egitaraua aurrerago bidaliko da.