Publicador de contenidos
Atrás

UDA 2022 - EKINTZAK

Begirale izateko baldintzak:

10·05·2022


DEIALDIA

Bidania-Goiazko Udalak 2022. urteko udalekuak antolatzeko BEGIRALEak behar ditu, udako ekintzetan 3tik 14 urteko gazteentzat.

Udaleku datak: uztailaren 4tik 29ra arte, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

 

Hautaketa egiteko garaian honako baldintza hauek izango dira kontutan:

  - 18 urte beteta edukitzea.

  - BALORAZIO IRIZPIDEAK ETA PUNTUAZIOA:

      1. Euskara egoki menperatzea. PL 2a gutxienez izatea. Honela ez bada burutuko den elkarrizketan frogatu beharko du menperatze maila.

      2. Herriaren ezagutza baloratuko da.
           - 2 puntu gehienez. Elkarrizketa bidez baloratuko da.

      3. Begirale ikasketak edota hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak.
           - Begirale ikastaroa izatea: 2 puntu
           - Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak: 1 puntu

      4- Eskarmentua izatea.
           - Udaleku ekitaldi bakoitzeko puntu bat. Gehienez 5 puntu

 

Izena emateko epea: ekainaren 17 arte Udaletxeko idazkaritzan.