18·12·2021
Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal gehituta, 94 udal dira gaurtik aurrera UEMAko kide
Urte amaierako batzar nagusia egin du UEMAk gaur goizean Idiazabalen.
25·11·2021
UEMAko kide izatea erabaki zuen atzo iluntzean Bidania-Goiazko Udalak, ohiko udal osoko bilkuran. Erabakiaren nondik norakoak azaldu ditu Agurtzane Zelaia alkateak, pausoa naturaltasunez eman dutela adieraziz. Momentu hau ere gakoa dela uste du, erabilera eta ezagutza beherantz doazelako. “Gora egiteko baliabideak beharrezkoak ditugu” adierazi du, UEMArekin eta Tolosaldeko gainerako udalekin elkarlanean aritzearen garrantzia nabarmentzearekin batera.
24·11·2021
UEMAko kide izatea erabaki du Bidania-Goiatzek
EH Bilduko lau zinegotzien aldeko botoarekin hartu du erabakia Bidania-Goiazko udal osoko bilkurak. Garai Berriak taldeko hiru zinegotziak ez dira bilkuran izan.
22·11·2021
Bidania-Goiatz UEMAko 93. herria?
2021eko azaroaren 24ko Ohiko Batzarreko gai zerrendako puntuetako bat Bidania-Goiatz herria UEMAko kide izatea izango da.
20·09·2021
Herritarrentzako bakarrik izango diren kultur ekitaldiak antolatu ditugu udazkenerako.
17·09·2021
2021-2022 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dira
Hemen informazio guztia:
09·09·2021
Familia proiektua osatuta, Goiazko Ostatuan lanean
Cadizekoa da Pako Santana sukaldaria eta Arabakoa da Gema Berjano zerbitzaria, eta duela bost urtetik Bidania-Goiatzen bizi dira; herrian bertan hasi dira lanean, eta maiatzean ireki zuten Goiatz Ostatua.
08·09·2021
ERAIKI ETORKIZUNA BIDANIA-GOIATZEN
Galdetegia betetzeko azken eguna 2021eko irailaren 14a izango da.
23·07·2021
Bihartik aurrera indarrean egongo diren neurri nagusiak
Uztailaren 24ko 00:00etatik aurrera indarrean egongo diren neurren informazioa hemen:
16·07·2021
Txakurren jabe diren herritarrei
Txakurrak lotuta eraman behar dira eta egiten duten kaka jaso egin behar da.