06·11·2020
COVID-19aren aurkako neurri berriei buruzko ohar garrantzitsua
Neurri berriak gauerdian sartuko dira indarrean.
05·11·2020
Gertuko komunikazioaren alde, pauso bat
Bidania-Goiazko Udalak, herritarrekin harreman eguneratua izateko asmoarekin, herriko Whatsapp talde bat sortu zuen otsailean eta nahi duten herritar guztiek bertan parte hartzeko aukera daukate.
27·10·2020
COVID-19aren aurkako neurri berriei buruzko ohar garrantzitsua
Bart gauen, urriak 26, indarrean sartu ziren Euskadiko Erkidego Autonomo guztirako neurri berriak, zehazki, Alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko neurri berriak.
23·10·2020
Alkateen Mugimenduaren prentsaurrekoa
Eskualdetik Jaurlaritzarekin ahots bakarra izateko asmoz osasun mahaia osatzeko deia luzatzen dugu Tolosaldeko 25 alkatek.
23·10·2020
COVID-19aren aurkako neurri berriei buruzko ohar garrantzitsua
Gaur goizetik aurrera, urriak 23, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erkidego Autonomo guztirako neurri berriak ezarri ditu, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren bilakaera dela eta.
19·10·2020
'Txor-txor' bakarrizketa umoretsua izan zen herrian
Nerea Arriolak eskaini zuen 'Txor-txor' izeneko bakarrizketa umoretsua, larunbat iluntzean, Goiazko frontoian.
15·10·2020
Tolosaldean ere, kalitatezko osasungintza publikoa
Udal Gobernuak larunbateko deialdiarekin bat egiten du.
11·10·2020
Aingeru Senperenak jantzi du txapela
Aingeru Senperena goiaztarrak eta Mikel Merino donostiarrak lortu dute txapela janztea gaur jokatu duten Euskal Pilota Egokitua Laboral Kutxa Sari Nagusiaren finalean.
09·10·2020
Aingeru Senperena bere lehen txapelaren bila
Euskal Pilota Egokitua Laboral Kutxa Sari Nagusiaren finalak jokatuko dira igandean, Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan. Finalak 12:00etan hasiko dira eta sari banaketen aurretik omenaldi txiki bat egingo zaio Mindara elkarteko bultzatzailea izan zen eta iaz zendu zen Mikel Izagirreri.
30·09·2020
Pilota egokitua sari nagusia 2020
Partidak, igandean, urriaren 4ean, Bidania-Goiazko frontoian izango dira.
18·09·2020
Udaletxeak urteetan zuen beharra konpondu dute obrekin
Bidania-Goiazko udal eraikinak uztailetik hiru pisuetara igotzeko igogailua du; 325.000 euroko aurrekontua izan dute lanek.
08·09·2020
«Beti esan dut gu Chavezen profetak izan ginela»
Miren Egiguren Iraola izatez irakaslea da baina ekintzailea denik ezin ukatu. Bizitza erdia Venezuelan eman du, bertakoak lagunduz, umeak eta emakumeak, batik bat.
07·09·2020
Portzelanazko ontzi fabrikan lan egin bazenuen, zure familiakoren batek egin bazuen, bertako historiaren berri baldin badakizu edo bertako materialak baldin badituzue, udalarekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke.
07·09·2020
Elolak txapela jantzi du, Larrarte gertu egon da
Antiguako Pilota Txapelketaren finalak jokatu ziren larunbatean eta bi bidaniar izan ziren txapelen lehian.
04·09·2020
Bidania-Goiazko trikiti eskolako ikasleek abesti bat grabatu dute
Bidania-Goiazko trikiti eskolako trikiti eta pandero ikasleek bideo polita egin dute, Anje Duhalderen Gogoaren baitan abestia oinarri hartuta. Abuztuan Bidaniko jaietan kontzertua eskaini ohi dute urtero, baina, aurten festarik egon ez denez, abesti bat grabatu nahi izan dute hutsunea betetze aldera.
02·09·2020
2020-2021 ikasturteko bertso eskoletako izen-ematea zabalik
Urriaren 1ean emango zaie hasiera aurrez aurreko bertso eskola saioei. Segurtasun neurri guztiak bermatuta egongo dira Harituzen esanetan.