Eduki publikatzailea

Atzealdea

“HERRI TXIKI BESO UGARI” SAIOAK

Azken faseko saioa: uztailaren 19an.

2018·07·16


Gure lau herrietan (Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil) adinekoek, nola parte hartu duten aztertu eta hausnartu ondoren, garbi dago haien parte-hartzea positiboa dela, haien osasuna eta gure komunitateak ongizatea mantentzeko. Horregatik, denok badaukagu zer egin haien parte-hartzea bultzatzeko.

Azken faseko saio honetan, jaso ditugun proposamenak entzutea eta modu indibidual zein kolektiboan irtenbideak eraikitzea nahitaezkoa izango da. Izan ere, nahi eta askotan batzuentzat urruneko gaia dela iruditu, konturatzen gara uste baino konexio handiago dagoela. Ideiak, pertsonak, baliabideak, asmoak eta erronkak landu eta Mankomunitatean elkarrekin jarduera txikiak diseinatzeko eta gauzatzeko aukera izango dugu. Irtenbideak gai hauen inguruan sortuko ditugu: Osasuna komunitateko aktibo gisa lortzea, Auzolana berreskuratzea eta zaintza komunitarioa sortzea.

Zatoz, zure laguntza eta parte hartzea beharrezkoa da guzti hau aurrera atera ahal izateko, denok bat eginik eta elkarlanean!

 

BIDANIA-GOIATZ
Eguna:  uztailaren 19an, ostegunean
Ordua: 18:00etan
Lekua: udalean