Eduki publikatzailea

Atzealdea

Oinezkoen irisgarritasuna herriguneko eremuan

Oinezkoen irisgarritasunaren inguruko proposamenak egiteko aukera

2016·11·27


Bidania Goiazko herrigunean oinezkoen irisgarritasunarekin zerikusia duten arazo edo gabeziak badirela badakigu. Hori dela eta, azken urteetan Udala herriguneko kale eta eraikin publikoak irisgarritasun ikuspuntutik egokitzeko ahalegina egiten ari da.

Baina irisgarritasun egoerari buruzko Udalaren eta herritarren pertzepzioa ezberdina izan daiteke. Horregatik, herritarren ikuspuntutik irisgarritasun arazo eta beharrak zeintzuk diren ezagutzeko, zuen ekarpenak jaso nahi ditugu.

Eta zeri buruz ari gara oinezkoen irisgarritasunari buruz hitz egiten dugunean?

Adibidez, herriguneko bideetan espaloiekin (gabezia, traba egiten duten elementuak, argiztapen txarra, gehiegizko maldak, etab.), zoladurarekin (putzuak, apurtutako baldosak, etab.), eskailerekin (erosotasuna, baranda falta, etab.) edo oinezkoen pasabideekin zerikusia duten gauzak.

Hiri-altzariekin zerikusia dutenak ere bai. Esate baterako, eserlekuen altura edo erosotasuna, kutxazainen altura, edukiontziak erabiltzeko erraztasuna, etab.

Edo udal eraikinetako irisgarritasun kontuak. Adibidez, eraikin barruko ibilbideak eta sarbideak, komunen erosotasuna (tamaina, ateak, etengailuak,etab.), seinaleztapena, etab.

 

Zuen ekarpenak zuzenean udaletxean entregatu ditzakezue edo udala@bidania-goiatz.eus helbide elektronikora bidali ditzakezue.

Proposamenak egiteko epea abenduaren 9an amaituko da.