Eduki publikatzailea

Atzealdea

Herriko ume eta gaztetxoentzako ekintzak antolatu dira udako oporraldian

Aurten 4 asteko iraupena izango dute

2015·05·31


Urtero moduan udako oporraldian 'UDA 2016' ko ekintzak antolatu dira, herriko ume eta gaztetxoentzako. Egingo diren ekintzak lagun giroan ondo pasatzeko izango dira eta bide batez gauza berriak egiten ikasteko beti ere oporraldi kutsua emanaz.

Aurten lau asteko iraupena izango du, ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Parte hartzaileek 3 urtetik 14ra bitarteko adina izango dute eta ordaindu beharreko kuota 60eurokoa izango da.

Informazio gehiago UDA 2016 ekitaldiari buruzko oharrean.