Eduki publikatzailea
Atzealdea

Goiazko festetan Dendale irekitzeko laguntza eskaera

Goiazko herri jaietako batzordea prest agertu da hartu eta kudeatzeko.

2019·07·29


Herritar agurgarriok:

 

Goiazko Herri ostatua itxita aurkitzen da; herri ostatua denez, berriro norbaitek ireki ahal izateko  urratsak ematen ari garen arren, ez da denborarik berriro irekitzeko. Beraz, herriko festetan irekita mantentzeko erabakiren bat hartu behar dela eta, Goiazko herri jaietako batzordeak prest agertu dira hartu eta kudeatzeko.

Hala ere, garbi dugu beraiek nahiko lan izango dutela herriko festak antolatu eta aurrera eramaten, beraz, hauez gainera,   herriko beste talde edo herritarren laguntza egokia izango da, denon laguntzarekin herriko festetan taberna irekita edukitzeko.

Hau guztia antolatzeko, abuztuaren 5ean, astelehena, iluntzeko 19:00retan Udaletxeko bilkura aretoan bilera bat egingo da eta laguntzeko prest zaudetenei dei egiten zaizue bertaratzeko. Edo Goiazko herri jaietako batzordearekin harremanetan jarri zaitezke.



Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.