Eduki publikatzailea
Atzealdea

Txakur kakak jasotzea, jabearen betebeharra da.

.

2020·05·18


Behin eta berriz txakurren jabe diren herritarrei Udalak gogorarazten die kaleetatik, alegia, espazio pribatua ez diren eremu guztietatik (kale eta mendi), txakurrak lotuta eraman behar direla.

Gainera, edozein txokotan kaka egiten badute edo ilea orrazten bada, jabeek jaso egin beharko dituzte.

Gainontzeko herritarrenganako errespetua eskatzen da, arau hausteen gaineko neurriak hartu behar ez izateko.

Txakurra bere jabearen ardura da.

 

Aurreko oharraren inguruan dauden herritarren kejak ikusirik, Udalak txakur jabeei isunak jarri ahal izateko frogak behar dituela jakinarazten da, hitzekin bakarrik ezin delako isunik jarri.

Horregatik, herritarrei eskatzen zaie, portaera desegoki horiek ikusiz gero, argazkiak atera eta ondorengo udalaren zenbakira bidaltzeko: 603 72 18 45

Bidaltzailearen datuak babestuta mantenduko dira.

 



Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.