Eduki publikatzailea
Atzealdea

"Pentsurik gabeko heziketa batekin hazten ditugu txekorrak"

Txikitatik izan du Amaiur Garaizarrek baserriarekin lotura, baina duela gutxi eman eman du pausoa eta baserritik bizitzeko ahalegina egingo du anaiarekin batera. Gallogaw eta Aberdeen Angus Eskoziar arrazako behiekin dute Amalur ganadutegia. Horrez gain, Tolosako babarruna ere ereiten dute.

2020·03·12


Tolosaldeko Atarian argitaratutakoa

 

Entzun elkarrizketa, hemen

Gustuko ditu natura eta animaliak Garaizarrek, eta baserriak erakartzen du. Anaiak ekarri zituen, "etxean haragi ona jateko", Gallogaw arrazako behiak. Gustatu, arra piztu, eta bertatik bizitzen hasteko pausua eman zuen. Pentsurik gabeko heziketa batekin hazten dituzte txekorrak, "naturalago".

Zuzeneko salmenta egiten dute. Erosleen sarea osatua dute, baina zabaltzea dute helburu: "Ondo saltzen, eta uste dut jendeak baloratzen duela haragi hau". Zapore ezberdineko haragia dela aipatu du. Kontsumoan ere eragin nahi dute, eta herritarrak kontzientziatu nahi dituzte erosketa egiterakoan. "Animalia ondo egon dela, ondo jan duela... baloratzea nahiko genuke". Ez dute kantitate handietan ekoizten, hori ez baitute helburu.

Amaiur Garaizarrek garbi du, "diru laguntzei esker jarri ahal izan da martxan ganadutegia, bestela oso zaila da". Ukuilua egin behar izan dute baserriaren alboan. "Herentzian edo ez baduzu jasotzen ia ezinezkoa da".

Bere ustez, "gutxi batzuk" dira baserritarren lana baloratzen dutenak, eta herritarrak kontzientziatu nahi dituzte.

 

Tolosaldeko Atarian argitaratutakoa