'Txor-txor' bakarrizketa umoretsua izan zen herrian
2020·10·19
Herriko Euskaraldiako batzordeak, udalaren laguntzarekin, antolatu zuen saioa. Herritarrentzako prestatutako saio berezia izan zen, herrian bakarrik zabaldu zena eta osasun eta segurtasun betebehar guztiak kontuan hartuta egin zena.
Euskaraldiaren barruan, Lanku Kultur Zerbitzuak-ek eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean prestatutako bakarrizketa da 'Txor-txor'. Bakarrizketak 50 minutu inguruko iraupena du eta saioak ahobizi eta belarriprest rolek adierazten dituzten portaerak ditu hizpide; besteak beste, herritarrak hamabost egunean –azaroaren 20tik abenduaren 4ra– gertatuko den horretan kokatzea eta inertziak apurtzeko bide posibleak aurkezteko helburua du saioak. Gainera, herritarrei euren hizkuntza-ohiturei eta dituzten jokaerei buruzko gogoeta eragiteko asmoa ere badu saioak.