Eduki publikatzailea
Atzealdea

2020-2021 ikasturteko bertso eskoletako izen-ematea zabalik

Hemen informazio guztia

2020·06·04


Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Hori dela eta, ekainaren 1etik 19ra zabalik egongo da Tolosaldeko bertso eskoletako izen-emate epea. Deialdia 10 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratuta dago bereziki baina bertsolaritzarekiko interes handia duten beste adinetako ikasleak ere izena ematera gonbidatu nahi ditu Harituzek. Izena emateko bi modu daude: bata, mezu bat bidaltzea harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora. Bestea, ondorengo loturan klik egin eta izen-emate fitxa beteta bidaltzea:

https://forms.gle/3oKxH6nbWzJTi4Vt6 (euskarazkoa)

https://forms.gle/2WGejvSiN1mMUybGA (gaztelerazkoa)

Izena ematen duten ikasleekin Harituzeko arduraduna jarriko da harremanetan, taldeak antolatu eta ordutegiak ikasleen egunerokora egokitu ahal izateko.