Eduki publikatzailea
Atzealdea

2021-2022 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dira

Hemen informazio guztia:

2021·09·17


EUSKARA IKASTAROAK

2021-2022 ikasturtea

 

 

Herritar hori:

Bidania-Goiazko Udalak eskualdeko euskalgintzako hainbat eragilerekin elkarlanean 2021-2022 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituela jakinarazi nahi dizu.

Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten.

Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen duzuenon artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da.

Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak Udalak diruz lagunduko ditu.

Matrikula epea:  Irailaren 17ra arte luzatuko da.

Informazio gehiagorako deitu lasai edo hurbildu udalera: 943 681109

Bidania-Goiazko Udalak euskararen normalizazioan, guztiokin batera, urratsak ematera gonbidatzen zaitu. Animatu eta ikasi euskaraz!

 

---------------------

 

CLASES DE EUSKERA

Curso 2021-2022

 

Estimad@ vecin@:

Os queremos informar que el ayuntamiento de Bidania-Goiatz, junto con diferentes agentes que promueven el euskera en Tolosaldea, pondrá medios para ofrecer clases de euskera para el curso 2021-2022.

Como nos parece de suma importancia que, en un pueblo tan euskaldun como es el nuestro, l@s vecin@s que no conozcan la lengua den pasos para aprenderla, los citados organismos otro año más hemos querido hacer un esfuerzo para que tuviésemos la oportunidad de aprender el idioma propio de este pueblo lo más cerca posible de nuestras casas.

Se ofrecerán cursos para principiantes, nivel intermedio y alto. Según las suscripciones que haya y teniendo en cuenta los horarios y niveles, se estudiará la posibilidad de crear grupos.

Si se llega al número mínimo de personas que se requiere para crear un grupo,  los cursos se impartirán en el mismo municipio. Todos los cursos que se impartan en el pueblo  estarán subvencionados por el Ayuntamiento.

Plazo de matrícula: hasta el 17 de septiembre.

El/la que desee más información, se puede acercar o llamar sin ningún compromiso a: 943 681109

El Ayuntamiento de Bidania-Goiatz te invita a dar pasos en la normalización lingüística de este pueblo con tod@s nosotr@s. Anímate y aprende euskera.