Eduki publikatzailea
Atzealdea

AGUR 2020, ONGI ETORRI 2021

Gabon egunetarako prestatutako egitarauak, hemen:

2020·12·24


Herritar agurgarriak:

Guztiontzako urte ahaztezin bezain gogorra izaten ari da bukatzera goazen 2020a. Urte hau, osasun pandemia honengatik, ezjakintasun, urduritasun eta debekuak nagusitu diren urtea bezala gogoratuko dugu. Baina, alde txar guztiek duten alde onari begiratura,  bizitza ulertzeko modu berriak ikasteaz batera, konturatu gara zein garrantzitsua den ondokoek ematen duten laguntza eta maitasuna. Eta noski, eskertu dugun bestea gure herria izan da, ze ingurune pribilegiatuan bizi garen!

Hilabete guzti hauetan bezala, datozen egun berezi hauetan ere, bakarrik daudenez eta zaurgarrienak direnez ez ahazteko eskatu nahi genizueke. Eta noski, beharrezko neurriak hartuta, ondokoak goxatu eta egun on batzuk pasatzea opa nahiko genizueke.

Jai zoriontsu eta itxaropentsuak izan ditzagula!

Bidania-Goiazko udala

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

Jarraian, Gabon hauetarako prestatutako kultur ekitaldien agenda daukazue, herrian eta herritar guztiok batera gozatzeko moduko ekitaldiak dira.

Noski, esan beharrik ez dago, ekitaldi hauetan osasun baldintza eta betebehar guztiak bete beharko direla, baina horretarako baldintza guztiak ezarriko dira.

 

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI BIDANIA-GOIATZEN:

  • Abenduaren 23a, asteazkena: Eguneko Zentroa bisitan joango dira, bertakoentzat bakarrik.
  • Abenduaren 24a, osteguna: Herrian zehar ibiliko dira arratsaldean, herriko umeentzat.

Herritar guztiei arduraz jokatzeko, jende pilaketak ekiditeko eta ahal den heinean, etxeetatik ikusteko eskatzen zaie.

 

ZINEMA:

  • Abenduaren 26a, larunbata: URTE BERRI ON, AMONA! filma.
  • Abenduaren 30a, asteazkena: AUPA ETXEBESTE! filma.
  • Urtarrilaren 2a, larunbata: AGUR ETXEBESTE! filma.

Hiru filmak 18:00tan Bidaniako elizan izango dira, herritar guztientzat.

 

IPUIN KONTALARIA:

  • Abenduaren 28a, astelehena: Ipuin kontaketa saioa, Ixabel Agirresaroberen eskutik.

16:00tan eta 3-12 urte arteko herriko ume eta gaztetxoentzat izango da.

 

ERIK ETA WIN IKUSKIZUNA:

  • Urtarrilaren 3a, igandea: Antzerkia, bertsoa, musika eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna Buhameak taldearen eskutik.

18:00tan Bidaniako elizan izango da, herritar guztientzat.

 

HIRU ERREGE MAGOEN ETORRERA:

  • Urtarrilaren 5a, asteartea: Hiru Errege Magoak herrian zehar ibiliko dira arratsaldean, herriko umeentzat.

Herritar guztiei arduraz jokatzeko, jende pilaketak ekiditeko eta ahal den heinean, etxeetatik ikusteko eskatzen zaie.

 

Oharrak:

  • Covid-19 mezua: egoerak eskatzen duen segurtasun neurri guztiak bermatuko dira.
  • Ekitaldi guztiak herritarrentzat eta doan izango dira.
  • Eskerrak Bidaniako Elizako Batzordeari.

 

ANTOLATZAILEAK: Bidania-Goiazko Udala eta Ernio Guraso Elkartea