Eduki publikatzailea
Atzealdea

Aurtengo udalekuak ez dira egingo

Bizi dugun egoeran haurren eta begiraleen osasuna lehenetsi nahi izan da.

2020·05·18


Bidania-Goiazko Udalaren asmoa, jarraitu beharreko osasun eta segurtasun protokoloak kontuan hartuta, aurtengo udalekuak antolatzea bazen ere, azkenean bertan behera uzteko erabakia hartu du. 

Arrazoi nagusia, bizi dugun egoeran haurren eta begiraleen osasuna lehenetsi nahi izatea izan da. Ez da gustuz hartutako erabakia izan, baina une honetan zentzuz eta arduraz jokatzea da garrantzitsuena, eta horregatik, erabakirik zentzuzkoena hori dela uste da.

Gainera, EUDELek Udalei bidalitako gomendioen artean, herrietan antolatzen diren udalekuak bertan behera uzteko gomendioa zehazten da. COVID-19a dela eta sorturiko egoerak ez du berme segururik ematen, beharrezkoak diren neurriak hartuta ere, udalekuak modu seguru batean antolatzeko. Beraz, ekaina amaieratik uztailaren amaiera bitartean herrian antolatu ohi diren udalekuak bertan behera uztea erabaki du Udalak. 

Eta horrela jakinarazi zaio Ernio Guraso Elkarteari ere.