Eduki publikatzailea
Atzealdea

Badatoz gabonak...

Abenduaren 24 eta urtarrilaren 5eko egitarauak

2017·12·20


OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA (Abenduak 24)

- Goizeko 9:00etan Goiaztik abiatuta egun guztian herriko haur eta gurasoak herrian zehar abesten ibiliko dira.

- 18:30tan Goiatzera Olentzero eta Mari Domingin iritsiko dira eta frontoian ongi etorria egingo diegu.

 

HIRU ERREGE MAGOEN ETORRERA (Urtarrilak 5)

- 18:00ak aldera Errege magoak Hernio aldetik Bidaniako plazara iritsiko dira eta kaleetan zehar ibili ondoren, ongi etorria Bidaniako frontoian egingo zaie. Bertan, animaliak, jaiotza, taloak... egongo dira.