BANDOA
2020·04·30
Jarraian bildu ditugu azken aste hauetan zehar hartutako neurri nagusiak:
SEGURTASUN ETA PREBENTZIO NEURRIAK
- Gune komunak, kaleak eta etxeetako atari aurreak desinfektatzen dira.
- Maskarila, eskularru eta desinfekzio produktuak erosi eta hainbat gunetan banatu dira: herriko merkatariei, etxez etxeko zaintzaileei, udal langileei...
ADMINISTRAZIOA
- Herritarrei arreta telefonoz edo @mail bidez egiten jarraitzen dugu. Aurrez aurreko arreta premiazko kasuetan bakarrik eta aldez aurretik hitzordua eskatuta eskainiko da, larrialdi egoerak iraun bitartean eta oinarrizkoak diren zerbitzuetan
Harremanetarako:
- Deitu: 943 681109
- Idatzi: udala@bidania-goiatz.eus
LIBURUTEGIA
- Aurrez aurre arreta ez bada ere, liburu mailegua eta dokumentuak inprimatzeko zerbitzua martxan daude.
Bidali eskariak eta zuen izen-abizenak email honetara: bidaniagoiatzliburutegia@hotmail.com
GIZARTE ZERBITZUAK – ADINEKOENTZAT EDO LAGUNTZA BEHAR DUTENENTZAT ZERBITZUA
- Gogoratzen dizuegu, adinekoei zein beharra dutenei laguntzeko laguntza sareak martxan jarraitzen duela. - Erosketak etxera eramatea izango da zeregin nagusiena.
INGURUMENA
- Bidania-Goiazko ekarpen guneetan sarbide-kontrola kendu da, ondorioz, herritarrek ez dute txartelik erabili beharko ekarpen guneetara sartzeko edo hondakinak gaika uzteko, hau da, irekita daude aldi oro.
- Bolumen handikoen atez ateko bilketa bertan behera geratu zen egoera normaldu arte.
- Isolamenduan edo berrogeialdian daudenek hondakinak nola sailkatu, irizpideak prestatu dira: Hondakinak ez dira bereizi behar, guztia poltsa batean sartu eta errefusaren edukiontzira bota behar dira latexko eskularruekin babestuta, guztia hiru polsetan sartuta bata bestearen barruan.
UDAL ZERGAK ETA ERRENTAK
- 2020ko egutegi fiskala aldatu da, ondoren zehazten den modura:
- 2020ko 1.seihileko ura eta zaborra: uztailaren 15tik abuztuaren 31a bitartean.
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: 2020ko irailaren 1etik urriaren 31a bitartean.
- Ondasun higiezinen gaineko zerga (kontribuzioa): 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15a bitarte.
- Udalak alokailuan dituen Kontzeju eta Dendale ostatuen eta udal etxebizitzen maizterrei eragindako krisialdi honetan ekonomia-kalteberatasun egoeran egon diren alokairua eta gastuak ordaintzetik salbuetsita geratzen dira.
HAINBAT EKINTZA BERTAN BEHERA
Urte sasoi honetan ospatu ohi dira “San Isidro Jaia” eta “Jubilatu Eguna”. Aurten, hala ere, pena handiz baina egoerak hala behartuta, bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan dugu. Egoera normaltasunera itzultzean erabakia berraztertuko da.
NORBERE KONTUKO LANGILEEI ETA AUTONONOMEI ZUZENDUTAKO DIRU LAGUNTZAK
COVID-19 birusak sortutako osasun krisia giza kalte latzak ekartzen ari da mundura, eta aurre egiteko neurriak eragin zuzena edukitzen ari dira munduko enpleguan eta ekonomian ere. Gipuzkoa ez da salbuespena; ondo asko dakigu enpresak, bereziki txikienak eta autonomoak igarotzen ari zareten zailtasunak, eta horien aurrean, hemen doa Gipuzkoako Foru Aldundiaren gida.
Baita euren jarduerak etenda dituzten norberaren kontuko langileei eta langile autonomoei zuzendutako diru laguntza deialdi bat argitaratu du Lanbidek.
Diru laguntza horien inguruko informazio gehiago jaso nahi duenak eskualdeko garapen agentzia den Tolosaldea Garatzenekin jarri behar du harremanetan 943 65 45 01 telefonora deituta eta bertan jaso ahal izango du deialdiaren inguruko argibide gehiago edo laguntzak eskatzeko bete beharreko izapideen inguruko informazioa.
Ondorengo loturan duzue deialdi osoa: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/04/2001852e.pdf