Eduki publikatzailea
Atzealdea

Berdintasunaren elkargunea edo foroa sortzeko deialdia

Urriaren 22an izango da.

2019·10·16


Saiaz Gizarte Zerbitzu mankomunitatea (Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo udalak) gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak lantzen dabil 2005. urtetik aurrera.

2008. urtean berdintasunaren inguruko diagnostikoa egin zen eta honek 2011. urtean Lehenengo Berdintasun Planera eraman gintuen, 2017. urte arte.

Emakumeen ahalduntzea, heziketa, zaintza eta idarkerai matxista izan ziren landutako zenbait esparru.

2018. urtean Lehenengo Berdintasun Planaren ebaluaketakBigarren Berdintasun Plana (2019-2024) martxan jartzera eraman gaitu.

Guzti honen informazioa SAIAZ.EUS web orrian daukazue ikusgai.

Plan honen helburu nagusi bat du: berdintasunaren inguruan lanean dabiltzan edo interesa daukaten emakumeekin foroa edo elkargunea sortzea da.

 

DEIALDIA:

  • Urriak 22, asteartea
  • Arratsaldeko 19:30ean
  • Bidania-Goiazko balio anitzeko gelan
  • Nori zuzendua dagoen: jai batzorde, kultur elkarte, guraso elkarte, emakume talde, kirol mahaia, ikastolako hezkidetzako arduradunak, zaintzaileak, jubilatuak edo interesa duen edozein emakume gonbidatuak zaudete.