Eduki publikatzailea
Atzealdea

BIDANIA GOIATZ UDALERRIAN ETXEBIZITZA JABETZA ERREGIMENEAN BEHARREN BURUZKO INKESTA

Erantzunak jasotzeko azken eguna 2018ko martxoaren 16a.

2018·02·16


HEMEN INKESTA

 

Bidania Goiatz Udalak eskualde eta herrialdeko biztanleen beharrei erantzuna emateko, etxebizitzak sustatzeko asmoa du.

Inkesta hau bizilagunek etxebizitza erosteko interesa duten jakiteko helburuarekin egiten da. Honen emaitzen arabera bizilagunen artean behar eta etxebizitza-tipologiak interesgarriagoak diren irizpidea lortu daiteke.

Helburu honekin eta behin behinekoz, a.10.4.3 Lurzatian  sustatu daitezkeen etxebizitzen tipologia eta salneurrien gainezko aurreazterketa egin da. Ikerketa honetan ikusi da etxebizitza tasatu edo libreak egiteko aukera dagoela. Erabakia hartuko da inkesta honen emaitzetan oinarrituta.

Hau guztia dela eta, Udaletxe honek etxebizitza erosteko interesa duten bizilagunen laguntza eskatzen du, hurrengo inkesta betez eta honela promozioa bultzatzeko beharrezkoak diren akordioak hartzeko.

Interesgarria izango litzateke HILABETE BATeko epean Udaletxeko bulegoetan interesdunen inkesten emaitzak edukitzea.

 

HEMEN INKESTA