Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bidania-Goiazko bertsolariak (H)ari Naizela irratsaioko protagonista

Aratz Eskibel, Manex Eskibel, Intza Iraeta, Eneko Aramendi eta Ainhoa Aldalur, ikasturte amaierako bertso-saioaren aitzakian izan dira gurean.

2019·06·07


Tolosaldeko Atarian argitaratutakoa

 

Irratsaioa Eli Pagola eta Oier Iurramendiren sutondokoarekin hasi dugu eta segidan, Unai Mendizabalen Bidania-Goiazko bost ikasle etorri dira. Estudiora etorritakoez gain, beste hiru ere badabiltza Bidania-Goiatzen bertsotan: Amaiur Otaegi, Ilazki Arruti eta Garazi Muñoa. Beraien ikasturte amaierako bertso-saioko bertsoaldiak entzun ditugu eta baita elkarrizketa luze eta zabala izan ere.

 

Tolosaldeko Atarian argitaratutakoa