Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bidania-Goiazko sameamendua

Hemen informazio guztia.

2021·02·24


Bidania-Goiazko samenamendua:

  • Bidania-Goiazko ur zikinen bilketaren, kanalizazioaren eta hondakin uren arazteagiaren lanak hastera doaz. Hainbat urteetako eskaera izan den proiektua azkenean gauzatua izango da.
  • 2.250.000 euroko aurrekontua izango du proiektu honek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren bidez. Aipatu behar da, 1985. urtetik Bidania-Goiazko Udala urtero azpiegitura kanona ordaintzen egon dela. Azken 10 urteetan 155.000€ inguru ordaindu ditu eta urtero proportzio antzekoa izan denez, gutxi gorabehera guztia 550.000 euro bideratu ditu Udalak Gipuzkoako Ur Kontsorziora.
  • Proiektuaren arabera, kolektore sare bat egingo da Bidania eta Goiatz biztanleguneetako isuri nagusiak biltzeko, eta Hondakin Uren Araztegiraino eramango dira, zeinaren eraikuntza ere proiektu horretan aurreikusita baitago. Kolektore nagusia 1.314 metro luze da, Goiaztik Bidaniaraino, eta bigarren mailako zazpi adar ere diseinatu dira, guztia 1.045 metro luze direnak. Hondakin Uren Araztegia Bidania errekaren ezkerraldean kokatuko da, eta bertara isuriko da hango efluentea, arazketa prozesua bukatu ondoren.
  • Martxoaren hasieran hasteko asmoa dute eta 11 hilabeteko iraupena izatea dute aurreikusita.
  • Horrelako obra luze eta handiek herritarron egunerokotasuna aldatu dezakete. Horregatik, herritarroi pazientzia eta ulermena eskatzen dizuegu.
  • Lanketa bukatzean, garbiago izango ditugu herriko errekak. Ur zikinak kanalizatu, tratamendu egokia jaso eta ur garbiak itzuliko direlako naturara.

 

 

Saneamiento de Bidania-Goiatz:

  • Se van a iniciar las obras del Proyecto de saneamiento de Bidania-Goiatz para la recogida de aguas residuales, canalización e instralación de depuradora. El proyecto que ha sido demandado durando varios años será finalmente ejecutado.
  • Este proyecto tiene un presupuesto de ejecución de 2.250.000 euros y será ejecutado a través del Departamento de Medio Ambiente y Obras Hidráulicas de la Diputación Foral de Gipuzkoa. Hay que señalar qye desde 1985 el Ayuntamiento de Bidania-Goiatz ha ido financiando anualmente el canon de infraestructuras, que en los últimos 10 años ha supuesto alrededor de un importe de 155.000 euros, destinando para esta finalidad aproximadamente un total de 550.000 euros al Consorcion de Aguas de Gipuzkoa.
  • En base al proyecto, se realizará una red de colectores para recoger los principales vertidos de los núcleos de poblacion de Bidania y Goiatz, y se transladarán hasta la Estación Depuradora de Aguas Residuales, cuya construccion también está prevista en dicho proyecto. El colector general tiene una logitud de 1.314 metros, desde Goiatz hasta Bidania, y se han diseñado siete ramales secundarios, con una logitud total de 1.045 metros. La Estación Depuradora de Agual Residuales se ubicará en la margen izquierda del arroyo Bidania, al que se verterá el efluente una vez finalizado el proceso de depuración.
  • El inicio de las obras está previsto para principios del próximo mes de marzo y con una duración aproximada de 11 meses.
  • Por la dilatación en el tiempo y dimensión de estas obras los vecinos y las vecinas pueden verse afectados en su vida diaria. Por ello, se ruega paciencia y comprensión a todas y todos.
  • Al finalizar dichos trabajos, la canalización de aguas residuales, tratamiento adecuado y retorno de aguas limpias a la naturalera, hará que dispongamos de arroyos más limpios en el municipio.