Bihartik aurrera nola atera gaitezke kalera?
2020·05·17
Nahiz eta deseskalatzearen 1. fasean jarraitzen dugun, aste honetan baino neurri arinagoak izango ditugu datorren astean. Hiru arau egokitu dira, ondorengo zerrendan kolore urdin-berdean agertzen direnak. Hortaz, bihartik aurrera ondorengo arauak izan beharko dira kontuan:
1.- Neurriak:
Maskarilen erabilera gomendatzen da, batez ere jende asko ibiliko den lekuren batean egon behar badira. Aldi berean, segurtasun distantziak mantentzea eta higiene neurriak hartzea ere beharrezkoa izango da. Eta une eta leku bereko pilaketak ekidin beharko dira.
2.- Elkar errespetatu:
Bi metroko distantzia errespetatu beharko da. Koronabirusa pertsonatik pertsonara transmititzen da, birusa duen norbaitek eztul edo doministiku egiten duenean. Beraz, kutsatutako norbaitekin gertuko kontaktua duten pertsonek kutsatzeko arrisku handia dute.
3.- Distantzia:
- Paseatzeko edo kirol jarduerak egiteko aukera egongo da, beti ere, Gipuzkoan eta herri bakoitzaren arauak errespetatuz (10.000 biztanletik beherakoetan Bidania-Goiazko arau berdinak egongo dira, hortik gorakoetan, adineka zehaztutako ordutegi mugak indarrean jarraituko dute).
- Adingabeak (14 urte artekoak) beren etxeetatik kilometro bat baino gutxiagoko erradioan atera ahal izango dira. Beti elkarrekin bizi direnek lagunduta, ez du zertan gurasoa izan behar, aitona edo amona, legezko tutorea edo anai-arreba nagusia ere izan daiteke.
4.- Ordutegia:
- 14 urtetik gorakoen kasuan, goizeko 6:00etatik 23:00etara bitartean ateratzeko aukera izango dute.
- 14 urtetik beherakoek, 9:00etatik 21:00etara bitartean ateratzeko aukera izango dute. Egunean behin eta ordu bat gehienez.
5.- Jolas edo kirol guneetan:
- Konfinamendua arintzeak jolastera, paseatzera edo ariketa egitera irtetea ahalbidetzen du, horren barruan, pilotak edo patineteak bezalako jostailuak eramatea sartzen da. Hala ere, herritarrek ezin izango dute inoiz haur-parkerik erabili, ezta pilaketarik sortu edo beste haur batzuekin jolastu ere. Izan ere, 2 metroko distantziari eutsi behar diote. Korrika egitea, bizikletan ibiltzea, salto egitea eta jolastea zilegi da, beti ere, herritarren arteko distantziak zaintzen badira eta beharrezkoak diren seguntasun neurriak hartzen badira.
- Kirol instalazio pribatuei dagokienean, erabiltzaileek Gipuzkoako beste herrietara mugitu ahal izango dute zerbitzu horiek erabiltzeko.
6.- Herritarrekin topatzean zer?
Edozein adinetako herritar bat ikustean, kaso egin eta aurrera jarraitu. Geldirik ahalik eta denborarik gutxiena egotea gomendatzen da.
7.- Gipuzkoan:
Gipuzkoako probintzia barruan modu librean mugitzeko aukera izango dugu, beti ere, herri bakoitzaren arauak errespetatuz (10.000 biztanletik beherakoetan Bidania-Goiazko arau berdinak egongo dira, hortik gorakoetan, adineka zehaztutako ordutegi mugak indarrean jarraituko dute).
8.- Hamar laguneko bilkurak:
Hamar pertsonako taldeetan elkartzeko aukera izango da, beti ere, gutxieneko bi metroko segurtasun distantzia eta higiene neurriak zainduz. Bilkura horiek etxeetan egiten badira, neurri horiek errespetatzea ere ezinbestekoa izango da.
9.- Ostalarien terrazak:
Aire libreko terrazak dituzten ostalariek ere lanera itzultzeko aukera izango dute. Terrazen %50arekin egin ahal izango dute lan, mahai edo mahai multzo bakoitzean gehienez 10 pertsona elkartuz eta segurtasuneko gutxieneko bi metroko distantzia errespetatuz. Bezeroentzat desinfekzio eta higiene neurriak prest izatea derrigorrezkoa izango dute ostalariek. Horrez gain, behar diren garbiketa eta babes neurriak bete beharko dituzte eta zerbitzu bakoitzaren ondoren, mahai eta aulkiak desinfektatu beharko dituzte. Txartelarekin ordaintzea lehenetsiko da. Irekitzea edo ez, jabe bakoitzaren ardura izango da.
10.- Kotxean pertsona bat baino gehiago joan daitezke:
Etxe berean bizi direnak elkarrekin joan daitezke bederatzi eserlekura arteko auto batean. Elkarrekin bizi ez badira, ilara bakoitzeko bi plaza bakarrik erabili ahalko dira, distantziak zainduz eta maskarak erabilik. Ezin izango da kotxearekin probintziatik irten.
11.- Gurtzako guneak, gure kasuak elizak, irekitzeko aukera izango dute:
Edukieraren heren batera mugatuta ireki beharko dituzte eta segurtasun eta higiene neurriak bete beharko dira. Besteak beste, ezingo dira eskuorriak edo antzekoak banatu, eta ezin izango da abesbatzarik egon. Irekitzea edo ez, bakoitzaren ardura izango da.
12.- Kontuan hartzekoak:
- Berrogeialdian gaxo dauden edo koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak dituztenak etxetik ez ateratzea gomendatzen da.
- Puntako edo jende gehieneko orduak saihesten ahalegintzea gomendatzen da.
- Zentzuz eta arduraz jokatu behar da beti.
13.- Zintzo jokatu:
Guztiok arauak zorrotz betetzea eskatzen da, horrela aurre egingo baitiogu egoera honi.
Arau hauek ‘Deseskalada’ deitu dioten prozesuko lehen faserako izango dira, maiatzaren 11tik 24ra bitartean. Ondoren beste arau batzuk ezarriko dituztela esan dute.
Hori bai, aurrekoak laburpenak dira, informazioa guztia ondorengo loturetan dago: