Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bihartik aurrera zer?

Hemen betebeharreko arauak:

2020·06·07


Bihar deseskalatzearen 3. fasean sartuko gara. Alor ia guztietan neurriak leuntzen joango dira eta Espainiako gobernuak ‘Errealitate Berria’ deitu duen horretatik gertuago egongo gara. Hirugarren fasetik aurrera erkidego bakoitzak izango du erabakiak hartzeko eskumena eta horrela, alarma egoeratik noiz atera Eusko Jaurlaritzak erabakiko du. Dena den, herritarrei ez erlaxatzeko deia egin diete osasun agintariek. Neurriak leuntzeak ez du esan nahi segurtasun neurriak hartzeari utzi behar zaionik eta esate baterako, maskarilen erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraituko du. Jarraian zehazten dira hainbat alorretako neurri berriak.

 

1.- Mugikortasuna:

EAEko hiru probintzien artean libre mugitzeko aukera izango da. Fase berean eta elkarren ondoan dauden erkidegoetara ezingo da pasa oraingoz baina bi erkidegoak ados jartzen badira, hori ere egin ahal izango da.

 

2.- Haurreskolak:

0-3 urte bitartekoentzako haurreskolak %60ko edukierarekin zabaltzeko aukera egongo da astelehenetik aurrera.

 

3.- Tabernak eta jatetxeak:

%100ean jarduteko aukera izango dute bai barruan zein terrazetan. Hori bai, beti ere mahaien eta pertsonen arteko gutxieneko segurtasun distantziak mantenduz. Barran zutik dauden pertsonen artean ere distantzia hori gorde beharko da.

 

4- Elkarte gastronomikoak:

Mahaien artean 2 metroko tartea mantenduz, egoera horrek ahalbidetzen duen %100eko edukierarekin zabaldu ahal izango dute, higiene neurri guztiak hartuz.

 

5.- Bilkurak:

Etxebizitzetan, lokal pribatuetan eta erabilera publikoko espazio irekietan familia edo lagun talde bereko 20 pertsona elkartu ahal izango dira gehienez. Beti ere distantzia, segurtasun eta higiene neurri guztiak bete beharko dira.

 

6.- Saltokiak:

%60ko edukierarekin egin ahal izango dute lan, beti ere ezarrita dauden segurtasun, distantzia eta higiene neurri guztiak bermatuz.

 

7.- Kultura eta Aisialdia:

Zinemak, aretoak, hitzaldietarako aretoak eta auditorioak, aurrez zehaztutako eserlekuekin eta %60ko edukierarekin. Espazio irekietan edukieraren %60a bete ahal izango da, 1000 pertsonako gehienezko kopuruarekin eta eserita. Itxietan 80 lagun gehienez.

 

8.- Liburutegiak:

Liburuak maileguan hartzeko eta irakurtzeko, edukieraren %50arekin.

 

9.- Adinekoen egoitzak:

Bisitak baimenduta egongo dira, egoiliar bakoitzeko senide batekin.

 

10.- Garraio publikoa:

Zerbitzuen %100a berrezarriko da edukiera osoarekin.

 

11.- Kirol Instalakuntzak:

Kirol instalakuntzek %60ko edukierarekin ireki ahal izango dute eta aldagelak erabili ahal izango dira pertsonen artean gutxieneko 2 metroko segurtasun tartea gordez.

 

12.- Turismo aktiboa eta natura:

Mendian libre ibili ahal izango da, gehienez 30 pertsonako taldeetan.

 

13.- Beila:

Espazio irekietan 50 pertsona elkartu ahal izango dira eta itxietan 25.

 

14.-Ezkontzak:

Edozein instalakuntzetan egin ahal izango dira. Edukieraren %75arekin, espazio irekietan gehienez 150 gonbidaturekin eta itxietan 75ekin.

 

 

Arau hauek ‘Deseskalada’ deitu dioten prozesuko hirugarren faserako izango dira, bihartik ekainaren 21era bitartean. Ondoren beste arau batzuk ezarriko dituztela esan dute.

Hori bai, aurrekoak laburpenak dira, informazio guztia ondoren loturetan dago: