Eduki publikatzailea
Atzealdea

COVID-19aren aurkako neurri berriei buruzko ohar garrantzitsua

Gabonetako egunetarako neurri berriak

2020·12·24


2020ko abenduaren 24ko 00:00etatik aurrera sartuko dira indarrean Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri berriak:

  • Abenduaren 24tik 25erako eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako gauean, zirkulazio-muga 00:30ean ezarriko da. Helburua da pertsonen bilkuretarako denbora eta mugikortasunerako ordutegiak ahalik eta gehien mugatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko konfinamendu perimetrala abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitartean altxatuko da. Urte amaieraren inguruko murrizketak areagotu egin dira, ospakizun honen inguruko mugikortasuna ahal den neurrian saihesteko.
  • Abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitartean, urteari agurra eta sarrera emateko bazkariak eta afariak egiteko familia-bilkurak sei lagunetik gorakoak ez izatera baldintzatuta egongo dira. Abenduaren 23 eta 24ean berriz, hamar lagun artekoak izango dira.
  • Abenduaren 24, 25 eta 31 eta urtarrilaren 1, 5 eta 6rako, mota guztietako merkataritza, ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak 18:00etan ixtea, farmazien, zerbitzuguneen eta gasolindegien kasuan izan ezik. Egun horietako azken orduko erosketetan pilaketak saihestu nahi dira, baita egun horietako azken orduetako tabernetako jende pilaketa tradizionalak ere.
  • Abenduaren 25erako eta urtarrilaren 1erako eta 6rako zehaztea merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak ezin izango dira 09:00ak baino lehen ireki. Etxetako jaien balizko luzapena 06:00etako establezimenduen irekierarekin konektatzea saihestea da helburua.
  • Abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean, kanpinen kasuan, debekatuta egongo da abenduaren 28a baino lehen ostatu hartu ez duten bezeroak onartzea. 
  • Debekatuta dago abenduaren 31ean eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an kotilioiak edo oturuntzak egitea hotel, landetxe, kanpin edo beste edozein establezimendutan, espazio komunetan, zein gela, bungalow edo apartamentuetan. Jatetxe-zerbitzua duten establezimenduetan, abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean, 20:00etatik aurrera, bertan ostatu hartu eta behar bezala erregistratuta dauden pertsonei soilik zerbitzatu ahal izango zaizkie afariak, eta 23:30ak baino lehen hustuko dira jantokiak. Bazkarietan eta afarietan ezingo da inolaz ere mahai bakoitzeko sei pertsona baino gehiago izan, eta edukierari, distantziari eta maskaren erabilerari buruzko gainerako prebentzio-neurriak errespetatu beharko dira.

 

Aipatu neurri hauek gaur argitaratutako ondorengo dekretuan jasotzen dira: DEKRETUA