Eduki publikatzailea
Atzealdea

Etxeetako atariak eta eremu komunak garbitzeko oinarrizko jarraibideak

Bidania-Goiazko Udalak etxeetako atari edo portalak garbitzeko gomendio eta jarraibideak argitaratu ditu eta herriko etxe atari guztietan jarriko ditu.

2020·03·26


Honakoa da zabalduko den testua:

Etxeetako atariak eta eremu komunak garbitzeko oinarrizko jarraibideak:

Lehenik eta behin, gogoan izan lixiba disoluzio bat erabili behar dela, non ur litro bakoitzeko 2cl lixiba bota behar diren (lixiba tapoi bat ur litro bakoitzeko). Beste produktu desinfektatzaile edo biruzida batzuk ere erabil daitezke, aldez aurretik koronabiruserako baliozkoak diren kontsultatuz

Ahal bada, botatzeko baietak, papera eta eskularruak erabili behar dira eta ezin bada, produktu horiek garbitu eharreko eremuetarako bakarrik erabiliko dira.

Garbitzerakoan arreta berezia jarri: ateetako eta armairuetako heldulekuei, igogailuetako eta tinbreetako botoiei, postontziei, eskudelei eta interruptoreei. Horiek baitira birusa edukitzeko arrisku handiena izan dezaketen elementuak.

Mesedez, bidali jarraibide hauek ataria garbitzeaz arduratzen diren pertsonei. Garbiketako langilerik ez dagoen lekuetan, guztion onerako, bizilagun guztiek oinarrizko prebentzio-neurri hauek kontuan har ditzatela eskatzen da.