Eduki publikatzailea
Atzealdea

Euskararen aste bikaina!

Hemen aurtengo Euskararen asteak utzi dituenak

2019·12·09


Abenduaren 3an, kafe tertulia egin genuen. Hitzolariak ekimenarekin bat eginez, garai bateko hitzen eta hauen esanahien inguruan solasaldi polita egin genuen. Hemen atera ziren hitzak.

Abenduaren 4an, berriz, Galtzaundikoen eskutik, "Euskaraz bizi ahal gara" hitzaldia entzuteko aukera izan genuen. Gure herriko eta eskualdeko datuei buruzko informazioa jaso, ausnartu eta aurrera begira jartzeko baliatu genuen.

Eta bukatzeko, abenduaren 6an, kantu bira egin genuen herrian zehar. Lehenengo, Eguneko Zentrora joan ginen, bertako egoiliarrekin egon eta kantu batzuk kantatzera. Ondoren, Goiatzera igo eta berriro Bidaniara jaitsita amaiatu genuen aurtengo kantu bira.