Eduki publikatzailea
Atzealdea
Gabonetako kultur ekitaldiak
Hemen argazkiak
2021·01·04
Gabon hauetarako prestatutako kultur ekitaldi guztiak gauzatu dira eta guztiek oso erantzun ona izan dute:
IPUIN KONTALARIA:
- Ipuin kontaketa saioa, Ixabel Agirresaroberen eskutik: Abenduaren 28an eskolan izan zen herriko ume eta gaztetxoentzako.
ZINEMA:
- 'Urte Berri On, Amona!', 'Aupa Etxebeste!' eta 'Agur Etxebeste!' fimak: Abenduaren 26 eta 30ean eta urtarrilaren 2an izan ziren Bidaniako elizan herritar guztientzat.
IKUSKIZUNA:
- 'ERIK ETA WIN' Antzerkia, bertsoa, musika eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna Buhameak taldearen eskutik: urtarrilaren 3an izan zen Bidaniako elizan herritar guztientzat.
Ekitaldi guztiak, osasun betebeharrak direla eta, hartu beharreko neurri guztiak hartuta egin ziren.