Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gazte Lokala berriro irekitzeko bilerak

Gaztetxoekin eta hauen gurasoekin egingo dira bilerak.

2019·10·17


Jakinaren gainean zareten moduan, Bidania-Goiazko Gazte Lokala itxi egin zen erabiltzen ezegokia zuelako eta une hauetan ere honelaxe aurkitzen da. Berriro ere, gaia eskuartean hartu eta ekiteko garaia dela urte dugu.

Herriko gaztetxoekin egoera aztertu eta iritzi eta asmoen elkartrukatze bat egitea nahi du Udalak. Honetarako, bilera deialdi batera gonbidatzen zaituztegu 12-18 urte arteko herritarrok eta berauen gurasoak. Alde bakoitzari bere egun eta ordua helarazten dizuegu:

12-18 urte arteko gaztetxoentzat:
      Urriaren 21ean, astelehena
      Iluntzeko 19:00ean

12-18 urte arteko gaztetxoen gurasoentzat:
      Urriaren 24an, osteguna
      Iluntzeko 21:00tan

 

Bestalde, lokal honetarako egokia izan daitekeen material (aulki, sofa, butaka, mahai, telebista...) baduzue etxean eta emateko prest bazaudete, jar zaitezte Udalarekin harremanetan eta bertako erabiltzaileei jakinarazi ostean, erantzungo zaizue.