Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gehienez 1,75 metro

Partzela itxiturak altuera horretara egokitu beharko dira.

2020·03·05


Herritar guztien jakinean jartzen da Bidania-Goiazko Plan orokorrak partzelen itxiturei buruzko honako baldintzak ezartzen dituela:

"Partzela pribatuen itxiturak harlanduaz edo hormigoizko hormaz egingo dira, harriz estaliak edota hesi metalikoaz hornituak, eta gehienez ere metro bateko altuera hartuz. Bestela, landarekiaz egingo dira, 1,75 metroko altuera gaindituko ez duten moduan."

Beraz, partzela itxituren altuerak 1,75 metrotara egokitu beharko dira, denon bizikidetza arauen errespetuz.