Gertuko komunikazioaren alde, pauso bat
2020·11·05
Interes orokorra duen informazio, ohar, agenda eta emergentziak herritarrei modu zuzen eta azkarrean helaraztea da asmoa. Etxez etxeko buzoneoa orain arte bezala mantenduko da.
Herritarrek ere idazteko ahalmena izango duzue, beti ere, interes orokorra duten mezuak idatziz: oharrak, elkarteen agendak, deialdiak, emergentziak eta abar…
Garrantzitsua jakinaraztea:
- Mezu guztiek Bidania-Goiazko eta herritarrentzako interes orokorra izan beharko dute.
- Ez da eztabaida talde bat, mezuak ez dira erantzun edo eskertu beharko.
- Errespetuz jardun beharko da beti, ezberdina errespetatuko duen herrigintzarako talde bat da.
- Udalean egin beharreko eskaera edo kexa guztiak, orain arte bezala egin beharko dira, Whatsapp talde honek ez du betebehar legalik izango.
Norentzat: Herrian erroldatuta dagoen 18 urtetik gorako edozeinentzat.
Taldean nola sartu: Bakoitzak dokumentu hau bete, zenbakia sartzeko baimena eman eta bertako puntua onartu beharko ditu. Eta noski, baimen orri hau udaleko idazkaritzan entregatu beharko du.