Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gertuko komunikazioaren alde, pauso bat

Bidania-Goiazko Udalak, herritarrekin harreman eguneratua izateko asmoarekin, herriko Whatsapp talde bat sortu du.

2020·02·03


 

Interes orokorra duen informazio, ohar, agenda eta emergentziak herritarrei modu zuzen eta azkarrean helaraztea da asmoa. Etxez etxeko buzoneoa orain arte bezala mantenduko da.

Herritarrek ere idazteko ahalmena izango duzue, beti ere, interes orokorra duten mezuak idatziz: oharrak, elkarteen agendak, deialdiak, emergentziak eta abar…

 

Garrantzitsua jakinaraztea:

  • Mezu guztiek Bidania-Goiazko eta herritarrentzako interes orokorra izan beharko dute.
  • Ez da eztabaida talde bat, mezuak ez dira erantzun edo eskertu beharko.
  • Errespetuz jardun beharko da beti, ezberdina errespetatuko duen herrigintzarako talde bat da.
  • Udalean egin beharreko eskaera edo kexa guztiak, orain arte bezala egin beharko dira, Whatsapp talde honek ez du betebehar legalik izango.

Norentzat: Herrian erroldatuta dagoen 18 urtetik gorako edozeinentzat.

Taldean nola sartu: Bakoitzak dokumentu hau bete, zenbakia sartzeko baimena eman eta bertako puntua onartu beharko ditu. Eta noski, baimen orri hau udaleko idazkaritzan entregatu beharko du.

 

Entregatzeko epea, 2020ko otsailaren 14a, udaletxeko idazkaritzan.  Norbaitek baimen orri gehiago beharko balitu, bertan eskatu ditzala.