Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gogoratzen dugu, txakurren hondakinak jasotzea jabeen betebeharra dela.

Alarma egoera indarrean jarri zenetik, txakurren gorotzat ugaritu egin dira.

2020·04·20


Denok dakigun bezalaxe, egunotako egoera berezi honetan txakurren jabeek txakurrekin ateratzeko baimena dute. Kalera ateratzeak badakigu zein ondorio dituen: pixa eta gorotzak kalean geratzeko arriskua, alegia.

Adierazten da alarma egoera indarrean jarri zenetik, txakurren gorotzak ugaritu egin direla herriko hainbat puntutan eta ezohiko egoeran, inguruaren zaintza eta higiene neurriak hartzea ere badagokigula.

Ondorioz, txakurrak dituzten herritarrei gogorazten diegu txakurren hondakinak jasotzea jabeen betebeharra dela. Arduraz jokatzen ez bada, Udala beste neurri batzuk hartzera behartuta egongo dela.

Bidania-Goiatz herri garbia nahi dugu!

Mila esker.