Eduki publikatzailea
Atzealdea

Goiatz Gunea, 8ko Etxe-txiki lurzatia eta etxebizitza-biltegia eraikina enkante publiko bidez besterentzeko lizitazioa

Hemen informazio guztia.

2022·03·22


Bidania-Goiazko Udalak Goiatz Gunea, 8ko Etxe-txiki izeneko lursaila eta etxebizitza-biltegia eraikina enkante bidez besterenganatzeko lizitazio deialdia martxan jarri du.       

2022ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuraren akordio bidez, Bidania-Goiazko Udalak Goiatz Gunea, 8ko Etxe-txiki izeneko lursaila eta etxebizitza-biltegia eraikina besterenganatzeko enkantea arautu behar duen administrazio-klausula berezien plegua onartu zen. Dokumentu hau jendaurrean egongo da 8 lanegunetako epean, interesatuek aztertu eta egoki deritzoten erreklamazioak aurkez ditzaten. Aldi berean enkantea deitzen da, hau, erreklamaziorik balego hauek erabakitzeko behar den adina denbora atzeratuko baldin bada ere.               

1.    Lizitazioaren xedea.

Lizitazioaren xedea Udalerriko Goiatz Gunea, 8ko Etxe-txiki izeneko lursaila eta etxebizitza-biltegia eraikina enkante bidez besterenganatzeko enkantearen esleipena da.       
 

2.    Lizitazio oinarria.

Lizitazioa hamabi mila seirehun eta hirurogeitabat euro eta hogeitazazpi zentimo (12.661,27 euro)tan finkatzen da, gorantz hobetu daitekelarik.
 

3.    Esleitzeko modua.

Kontratua enkante bidez esleituko dira.
 

4.    Lizitazioan parte hartu ahal izateko agiriak.

Lizitazioan parte hartu nahi dutenek Alkate-lehendakariari zuzenduriko bi gutun-azal itxitan aurkeztuko dira honako inskripzioarekin «Goiatz gunea, 8 - Etxe Txiki izeneko lursaila eta etxebizitza-biltegia besterentzea lizitatzeko proposamena». Gutun-azalen izenak honako hauek dira.            

— «A» gutun-azala: Administrazio-dokumentazioa.

— «B» gutun-azala: Proposamen ekonomikoa.
 

5.    Eskeintzak aurkezteko epea.

Eskaintzak Udaletxeko Idazkaritzan aztertu ahal izango dira lizitazio honi buruzko iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogei (20) egun naturaleko epean.  Epea: 2022ko apirilaren 10a

 

------------

Kokalekua: Goiazko plazan bertan, gorriz ondorengo mapan