Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hegazti gripea

Hegazti Influentza Oso Patogenoaren (Gripe aviar) gaitzaren hedapenaren inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiak bidali duen jakinarazpenaren informazioa.

2021·02·22


Gipuzkoako Foru Aldunditik Hegazti Influentza Oso Patogenoaren (Gripe aviar) gaitzaren hedapenaren inguruko jakinarazpen bat bidali digute.

Gaitz honen hedapena ekidin eta kontrolatuta eduki ahal izateko, etxean autokontsumorako hegaztiak dituzuenok, ez daudenez erregistratuta, Foru Aldundiarekin harremanetan jarri behar duzue zuen hegaztien erregistroa egiteko. Horretarako, eskualdeko nekazaritza bulegoan hitzordua eskatu beharko duzue, erregistroa egitera bertaratzeko.

 

Eskualdeko nekazaritza bulegoko helbide eta telefonoak:

                                                            

Gaixotasunari buruzko eta haren bilakaerari buruzko informazioa erabilgarri dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Ekonomia sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamenduaren (NEKAGIP) web orrian eta honen bidez eguneratuko da.

https://www.Gipuzkoa.eus/eu/web/landaeremua/tramiteak-laguntzak (Hegazti Gripea)