Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondakinen sailkapenean "jarrera arduragabeaz" kezkatuta

.

2017·12·15


Azken aldian, edukiontzietan sailkaturik gabeko zabor ugari ikus daiteke. Horren aurrean, "jarrera arduragabeaz" jokatzen duten horiek gainontzeko herritar guztiek egiten duten lana kaltetzen dutela jakinarazi nahi da.

Udalak, "jarrera arduragabe" horiek salatzeaz gain, hondakinak ondo bereiztea eta dagozkien edukiontzietan uztea "ezinbestekoa" dela gogora ekarri nahi du. Azken finean, gaizki egitea gehiago kostatzen da eta garestiagoa irteten da, zentzu guztietan. Udaletik azpimarratu nahi da hondakinak behar bezala sailkatuta ateratzea ezinbestekoa dela.

Beraz, guztiak honakinak ondo bereiztera eta dagozkien edukiontzietan botatzea eskatzen da.

Egoera hobetuko delakoan, agur bero bat.