Eduki publikatzailea
Atzealdea

Irakurle taldean, "Miñan" eta Amets Arzallus

Irailaren 26an izango da

2022·07·15


Urtarrilean Bidania-Goiazko irakurle taldea martxan jarri zen eta hilabetean behin liburu baten azterketa egiten dute liburutegian.

Irailerako zerbait berezia prestatu nahi izan dute, herrian taldea ezagutarazi eta zabaltzeko. "Miñan" liburua aztertzeko Amets Arzallus idazlea bera etorriko da irailaren 26an.

Horretarako aurrez liburua irakurtzea besterik ez da eskatzen. Interesa duenak udaletxean jaso dezake "Miñan" liburua.

Animatu irakurtzera.