Eduki publikatzailea
Atzealdea

Koronabirusa: azken erabakiak

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun publikoko neurriak hartzeko Osasuneko sailburuaren 2020ko martxoaren 14ko AGINDUAREN bidez, koronabirusaren egoeraren eta bilakaeraren ondorioz (Covid-19), ondorengo erabaki berria hartu da:

2020·03·16


1.- Bidania-Goiazko Udal bulegoak itxita egongo dira eta premiazko kasuz balitz, telefono edo posta elektronikoa erabiltzea eskatzen da (943 681109 eta udala@bidania-goiatz.eus).

Oharra: Hartutako neurrien osagarri gisa, herritar guztiak adi egon behar dugu ahulen diren gizarte taldeek dituzten laguntza beharrak somatzeko, hori baita koronabirusak sortutako egoeraren aurrean erantzunik onena eskaintzeko helburua.

 

Gizarte zerbitzuetako telefonoa: 943 681128

 

Bidania-Goiazko Udalak, herritarrei Osasun Sailaren gomendioak jarraitzeko eta arduraz jokatzeko eskatu nahi die.

Eta nola ez, egoera honen aurrean, herritarrok arduraz jokatuko dugun ziurtasunez eta honek sortutako eragozpenei aurre egingo diogulakoan, Udala osatzen dugun guztiok eskerrak eman nahi dizkizuegu.