Eduki publikatzailea
Atzealdea

Koronabirusa dela eta, Udalaren erabakiak

Bidania-Goiazko Udalak, herritarrei Osasun Sailaren gomendioak jarraitzeko eta arduraz joka dezatela eskatu nahi die.

2020·03·13


Osasun Sailaren gomendioak jarraituz, COVID-19 delakoak sortutako epidemiari modu behartuan eusteko agertoki baterantz eboluzionatzea aurreikusi da eta zuhurtziaren printzipioaren baitan, honako neurriok hartu ditu Bidania-Goiazko Udalak. Neurri hauek 2020ko matxoaren 13tik aurrera egongo dira indarrean eta udalak beste erabakiren bat hartu arte mantenduko dira.

1.- Bidania-Goiazko Udal bulegoan zerbitzuak eskainiko dira baina ahal den neurrian bertaratzea edo aurrez-aurreko harremana saihestu behar da; telefono edo posta elektronikoa erabiltzea gomendatzen da ( 943 681109 eta udala@bidania-goiatz.eus).

Oharra: Zerbitzua aurrez-aurre eskaintzen den kasuan, COVID-19 garbitasun protokoloa jarraitu beharko da.

2.- Udalaren eraikinak erabilera publikorako itxita geratuko dira gaurtik aurrera eta ezingo da inongo jarduerarik egin bertan:

  • Liburutegia
  • Balioanitzeko gela
  • Kultur Etxeko bi gela (guraso elkarte eta gazte lokala)
  • Udalak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldi guztiak bertan behera gelditzen dira: yoga, pilates, Tipi-Tapa adinekoen paseoa, Emakumeen Foroa...
  • Eskolaz aparteko ekintza guztiak baita.

 

* Saiaz Gizarte Zerbitzuko mankomunitateak ondorengo bi ohar luzatu dizkigu:

1.- Eguneko zentroetako erabiltzaileak bere familiek etxeak zaintzeko aukera baldin badute, EZ daitezela eguneko zentroetara joan aldi baterako.

2.- Etxez-etxeko laguntza zerbitzu presentziala saihestuko da, telefono jarriapena egingo bada ere. Dena den, kasuz kasu aztertuko da eta araberako erabakiak hartuko dira.

 

Bidania-Goiazko Udalak, herritarrei Osasun Sailaren gomendioak jarraitzeko eta arduraz joka dezatela eskatu nahi die.