Eduki publikatzailea
Atzealdea

KUTXABANKek Bidania-Goiazko kutxazaina kendu du

Hemen informazio guztia

2021·12·21


2021eko maiatzaren 12an Bidania-Goiazko kutxazainean lapurreta egin zuten eta erabat txikituta geratzeaz gain, bestelako hainbat kalte ere eragin zituzten.

Bidania-Goiazko Udala, berak KUTXABANKen duen kudeatzailearekin harremanetan jarri da hainbat aldiz berriro kutxazaina martxan jarri dezaten eskatuz. KUTXABANKek hasieratik intentzio eza erakutsi du eta, nahiz eta saiakera ugari egin, beraien proposamena itxia izan da. Berriro Bidania-Goiazko kutxazaina martxan jartzeko, ondorengo baldintzak bete beharko dira:

  • Konponketa gastuak Udalaren gain izatea: 6.000€ guztira.
  • Behin konponduta, hilean 900€-ko mantenu kuota ordaintzea (10.800€ urteko).

Udalari ez dagokio honelako gastuak ordaintzea, eta gutxiago Banku pribatu bat den aldetik. Honelaxe jakin arazi zion KUTXABANKi Udalak eta beraien erantzuna oso tinkoa izan da: Kutxazaina kendu dute.

 

 

-----------------------------------------------------------------

 

 

KUTXABANK ha retirado el cajero automático de Bidania-Goiatz

El 12 de Marzo de 2021, el cajero automático de Bidania-Goiatz fue objeto de un robo, resultando totalmente inoperativo.

Despúes de esto, el Ayuntamiento de Bidania-Goiatz se ha puesto en contacto reiteradamente con el gestor de KUTXABANK para solicitar la reparación del cajero y su puesta en marcha, pero no obstante, su propuesta ha sido cerrada. La puesta en marcha de nuevo del cajero Bidania-Goiatz requerirá el cumplimiento de las siguientes condiciones:

  • Gastos de reparación a cargo del Ayuntamiento: 6.000 euros.
  • Abonar una cuota de manutención de 900 euros mensuales (10.800 euros anuales) una vez reparada.

Al Ayuntamiento no le corresponde pagar este tipo de gastos, y menos tratándose de un banco privado. Así se lo hizo saber el Ayuntamiento a KUTXABANK y su respuesta ha sido rotunda: Han quitado el cajero.