Eduki publikatzailea
Atzealdea

Maskarilak derrigorrezkoak izango dira

Garraio publikoan eta 2 metroko distantzia gorde ezin den eremu guztietan eraman beharko dira.

2020·05·20


Gaur, maiatzaren 20an, argitaratu da agindua Espainiako Aldizkari Ofizialean.

Ondorengoak dira kontuan hartu beharko diren puntuak:

  • Bihartik aurrera, sei urtetik gorako pertsonek, maskarilak erabiltzea derrigorrezkoa izango dute. Maskarilak garraio publikoan eta bi metroko distantzia gordetzea ezinezkoa den espazio eta eremu guztietan eraman beharko dira, irekiak zein itxiak. Maskarilla horiek kirurgikoak edo higienikoak izatea komeni da, ahal den kasuetan.
  • Hiru eta sei urte bitarteko haurren kasuan, ez da derrigorrezkoa, baina erabiltzea gomendatzen da.
  • Arnasa hartzeko eta bestelako osasun arrazoiengatik edo jarduera zehatz batzuk egin ahal izateko erabiltzea ezinezkoa den kasuetan, ez da derrigorrezkoa izango.

 

Maskarilen erabilera hau, kutsatzeak ekiditeko neurri eraginkorra dela ondorioztatu zuten Espainiako osasun ministroak eta erkidegoetako osasun arduradunek astelehenean egin zuten bileran, eta gaur argitaratu da Espainiako Aldizkari Ofizialean. Hemen agindua.