Nola atera gaitezke kalera?
2020·04·26
Gaurtik aurrera kalera irteteko, kontuan izan beharko diren 8 arau:
1.- Eskuak garbitu:
Etxetik ateratzean zein etxera sartzean eskuak ondo garbitu beharko dira. Maskarilen erabilerai buruz, haurrei jartzea ez da beharrezkoa, baina jende asko ibiliko den lekuren batean egon behar badira eramatea gomendagarria da.
2.- Distantzia errespetatu:
Bi metroko distantzia errespetatu beharko da. Koronabirusa pertsonatik pertsonara transmititzen da, birusa duen norbaitek eztul edo doministiku egiten duenean. Beraz, kutsatutako norbaitekin gertuko kontaktua duten pertsonek kutsatzeko arrisku handia dute.
3.- Norekin atera?
Adingabeak (momentuz 14 urte artekoak) elkarrekin bizi diren heldu batek lagunduta atera ahal izango dira, ez du zertan gurasoa izan behar, aitona edo amona, legezko tutorea edo anai nagusia ere izan daiteke. Heldu bakoitzak gehienez hiru adingabe lagun ditzake, eta haiek arduratuko dira adingabeek segurtasun-neurriak betetzeaz.
4.- Kilometro bat:
Haurrak beren etxeetatik kilometro bat baino gutxiagoko erradioan atera ahal izango dira. Hala ere, berrogeialdian gaixo dauden edo koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak dituzten adingabeak ezin izango dira inolaz ere etxetik atera.
5.- Egunean behin eta ordu bat:
Irteera horiek 09:00etatik 21:00ak bitartean izango dira. Puntako edo jende gehieneko orduak saihesten ahalegintzea gomendatzen da. Eta noski, zentzuz eta arduraz jokatzea.
6.- Parkeetan:
Haurren konfinamendua arintzeak jolastera, paseatzera edo ariketa egitera irtetea ahalbidetzen du, horren barruan, pilotak edo patineteak bezalako jostailuak eramatea sartzen da. Hala ere, haurrek ezin izango dute inoiz haur-parkerik erabili, ezta pilaketarik sortu edo beste haur batzuekin jolastu ere. Izan ere, 2 metroko distantziari eutsi behar diote. Korrika egitea, bizikletan ibiltzea, salto egitea eta jolastea zilegi da, beti ere, haurren arteko distantziak zaintzen badira eta beharrezkoak diren seguntasun neurriak hartzen badira.
7.- Laguntxoekin zer?
Laguntxo bat eta hauen guraso bat ikustean, kaso egin eta aurrera jarraitu. Geldirik ahalik eta denborarik gutxiena egotea gomendatzen da.
8.- Zintzo jokatu:
Guztiok arauak zorrotz betetzea eskatzen da, horrela aurre egingo baitiogu egoera honi.