Eduki publikatzailea
Atzealdea

Saiaz, 25 urte herritarrekin

Bidaniako Iriarte Jauregia Hotelean egin dituzte ospakizunak eta 50 lagun elkartu dira ekitaldian. Lau herrietako emakumeak, familiak, onuradunak, langileak, medikuak eta oraingo nahiz lehengo ordezkari politikoak bildu dira.

2019·04·12


Urteurreneko ekitaldiari hasiera emateko, lehenik, Elena Rikondo Saiazko gizarte langileak hartu du hitza eta gerturatutako guztiei eskerrak eman dizkie. Ondoren, gizarte zerbitzuen mankomunitatearen 25 urteak laburbiltzen dituen bideoa ikusi dute elkarrekin, emozioak eta algarak ez dira falta izan.

Jauregi barruan, argazki erakusketa bat ikusteko aukera izan da, eta atarian, familia argazkiak atera dituzte. Hamaiketakoa ere izan da gerturatutako guztientzat.

Parte hartzaileek esker hitzak besterik ez dituzte izan Saiaz mankomunitateak urte guzti hauetan egin duen lan ikaragarriagatik. Herri txikietan oso beharrezko zerbitzua dela adierazi dute eta hemendik aurrera horrela jarraitzeko bultzada bezala hartu dute gaurko ospakizuna.

 

Ikusi hemen 25 urteak laburbiltzen dituen bideoa.

Ikusi hemen ekitaldiko argazkiak.