SAIAZEN LAGUNTZA SAREAK ESKERTUZ
2020·12·22
MEZUA:
Saiaz Mankomunitatea osatzen dugun herriak txikiak gara, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil, baina horrek ez ditu gauzak kentzen, sarea handitzen du.
Aurtengo urtea oso berezia izan da, baina pandemiaren iluntasunak argiune asko eman dizkigu.
Osasun zerbitzuak eskura izan ditugu, beharren araberako neurriak hartuz eta lagunduz. Herrietan farmaziarik ez izatea ez da arazo bihurtu.
Lehengaiak hornitzen saiatu gara, egoerarik okerrenetan etxera eramanez.
Zaintza kolektiboak benetako garrantzia du. Etxeetako bakardadea ahazten lagundu dugu, unean uneko deiak egin, laguntzak eskaini eta bakoitzak behar zuen eskua ematen saiatu gara.
Adinekoen dinamizazio programa kudeatu dugu, irakurketak, esku lanak, memoria ariketak eta abar eginez.
Familiak, haurrak, gaztetxoak…ere garrantzitsuak dira, hauei behar izan duten babesa eskaini diegu.
Hiru eskolekin ere gertuko harremana dugu, ikasketari eta hezkuntzari balioa eman behar zaiolako. Eta noski, etorkizuna beraiek izango direlako.
Emakumeek pairatzen duten bazterkeriari aurre egin zaio eta garbi geratu dazaintza lanetan duten ardura. Baita etorkinena ere.
Laguntza sareak balioan jarri eta zabaldu ditugu.
Herritarrak elkartu eta gune ezberdinak sortzeak ze garrantzi duen jabetu gara.
Guzti hauetan aurretik ere lan egiten genuen baina aurten are eta nabariagoa izan da eragina. Saiaz Mankomunitatearen sareak herritarron bizitzaren erdian kokatzeak benetako garrantzia duela ikusi da. Eta noski, hemendik aurrera ere elkar zaintzen eta elkarrekin bizitzen jarraituko dugu.
Eskerrik asko guztiagatik!
Bideoan parte hartu dutenak, ordenean:
- Agurtzane Zelaia, Saiaz Mankomunitateko Lehendakaria.
- Larraitz Ezeiza eta Alazne Urkizu, Albizturgo ordezkariaK.
- Felix Urkizu, Beizamako ordezkaria.
- Agurtzane Zelaia, Bidania-Goiazko ordezkaria,
- Xebero Agirretxe, Errezilgo ordezkaria.
- Ana Larrarte, Saiaz Mankomunitateko idazkaria.
- Elena Rikondo, Saiaz Mankomunitateko gizarte langilea.
- Ainara Otaegi, Saiaz Mankomunitateko administrari laguntzailea.
- Cristina Perez Erquicia eta Miren Aranburu, Bidania-Goiazko medikua eta erizaina.
- Arantza Fernandez eta Maria Otermin, Errezilgo…mediku eta erizaina.
- Garbiñe Otaño, farmaziako langilea.
- Ione Irulegi, Errezilgo dendako arduraduna.
- Gari Lasa, Bidania-Goiazko dendako arduraduna.
- Paki Eizmendi, Hots Atsegin enpresako koordinatzailea.
- Lurdes Dorronsoro, Hots Atsegin enpresako eguneko zentroko langilea.
- Lurdes Uzkudun, Hots Atsegin enpresako eguneko zentroko lagilea.
- Gotzone Eizagirre, Hots Atsegin enpresako etxez etxeko langilea.
- Dolores Uzkudun, Hots Atsegin enpresako etxez etxeko langilea.
- Izaskun Iraola, Eguneko Zentroko gidaria.
- Garazi Urdalleta, Eguneko Arreta dinamizazio programako arduraduna.
- Maider Soroa, Eguneko Arreta dinamizazio programako arduraduna.
- Mireia Aguirre, Harremanak Hezkuntza elkartea.
- Carmen Urretabizkaia, Albizturko eskolako zuzendaria.
- Marijo Arretxe, Bidania-Goiazko eskolako zuzendaria.
- Miryam Urrutibeaskoa, Errezilgo eskolako zuzendaria.
- Itsaso Lasa, Bidania-Goiazko Matrakak Emakume Taldeko ordezkaria.
- Izaro eta Nekane Zinkunegi, Errezilgo Emakume Taldeko ordezkariak.
- Minatu Mohamed Ahmed, etorkina.
- Bego Pecharroman, Farapi.
- Naroa Aiertza, Errezilgo Tipi-Tapako ordezkaria.
- Joxe Angel Zinkunegi, Bidania-GoiazkoTipi-Tapako ordezkaria.
Bideoko abestia:
- IZARO - Hainbeste